2012/10/12

Herri eskola bateratua antolatu da Gasteizen



Gaur goizeko 9:00tan Gasteizko ikastetxe ezberdinetako ikasleak batu gara Gaztetxean gaur den jai egun arrotz honi intsumisioa egiteko, eta beraz herri eskolak antolatzeko asmoarekin. Gaurkoa ordea, herri eskola berezia izan da, normalean ikastetxeka egiten baitira. Gaurkoan Gasteiz mailakoak antolatzearen asmoa geneukan, errealitate ezberdinak konpartitu eta elkarrekin gure ikasle kritiko izaera lantzeko beharrezkoak direla uste dugun hainbat gai eztabaidatzeko.
9:00tan ordea, Gaztetxearen sarreran pilatu garenerako bisita genuen: 6 kotxe inguru zebiltzan bueltaka alde zaharretik eta azkenean Gaztetxe parean gelditu eta guri ez digute sartzen utzi. Hainbat ikasle identifikatu dituzte inolako arrazoirik gabe, gure motxilak miatu eta tailerretarako materiala erakutsarazi digute, materialetako batzuk kendu dizkigute eta hiru kide mehatxatu, erregistratu eta ia ordubetez izan dituzte erretenituak. Bertan bildutako 80 inguru ikasleok eurei DNIak itzuli arte itxarotea erabaki dugu, herri eskolen hasiera ordubete atzeratuz.
Hala ere hasierako probokazio hori kenduta edukiz ugariak izan dira gaurko herri eskolak: zapalkuntza, jendartea eta hezkuntzari buruzko eztabaida, Fracking aren inguruko hitzaldi-eztabaida, jolasak, kirolak... Ondoren deskantsu txiki bat eta hainbat pintxoren ondoren Pentsamendu Metodo Iraultzailearen inguruko tailerra izan dugu, eta azkenik gazte antolakunde berriaren sorrera prozesuaren aurkezpena egin dugu. Asanblada masiboa burutzeko asmoa ere bageneukan hasieran, baina atzerapenagatik azkenean atzeratzea erabaki dugu.

Hemen hainbat argazki aurkituko dituzue:












No hay comentarios:

Publicar un comentario